Tromelin, esklabo ahaztuen uhartea

1761etik aurrera hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du. Itsas-kartzela bihurtu zen uharte horretan, urtez urte, beren estualdi eta larriminaren kontakizun isila laga zuten.

”Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea”k, ikus-entzunezkoen, objektu arkeologikoen, maketen eta material grafikoen bidez, sufrimendu eta giza-ustiapen historia latz bat agerian uzten du uhartean egindako ikerketa arkeologikoen ondoren. 

Bezeroa

Euskal Itsas Museoa

Lantaldea

Koordinazioa:
K6 Gestión Cultural

Museografia:
Marmol estudioa
Blue Design

Diseinu grafikoa:
Marmol estudioa